Udaleku irekietan izen ematea zabalik dago
2019 / 04 / 11Zabalik dago dagoeneko 2019ko udaleku irekietan izena emateko epea. Interesdunek maiatzaren 3ra arte izango dute aukera.
Tortolis ludotekan arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, edo goizetan Kultur Etxean 10:00etatik-14:00etara.
Udaleku irekiak 2007 eta 2015 urte bitartean jaiotako haurrei zuzenduta egongo dira. HH3 eta LH6 ikasmailak ikasten ari direnak.
Uztailaren 4an hasi eta 23ra arte eskainiko dira, goizez 10:00tik 13:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 17:00etara.
Hona hemen tarifak:
- Haur bat: 61 €
- Bi haur: 112 €
- Hiru haur:153 €
Zaintza zerbitzua: aurten Txirikila elkarteak guraso batzuen eskariz, zaintza zerbitzua jarriko du martxan.
- Goizeko 8:30etik aurrera haurrak ludotekan uzteko aukera egongo da.
- Zaintza zerbitzuak 55€ balioko ditu.
- Plaza mugatuak izango dira eta izena ematea ludotekan bertan egin beharko da.
Oharra: Aste Santuko oporrak direla-eta, apirilaren 18tik 28ra Tortolis ludoteka itxita egongo da, Kultur Etxea zabalik.