Udaleku irekietarako begiraleak behar dira

2019 / 04 / 09

Uztailaren 4tik 23ra izango dira 2019ko udaleku irekiak eta Txirikila elkartea dagoeneko udaleku irekiak antolatzeko begirale bila dabil. Kurrikulumak apirilaren17ra arte jasoko dira Tortolis ludotekan (17:00-19:00), Kultur Etxean (10:00-14:00) eta, txirikila@gmail.com helbidean.

Hona hemen udaleku irekietan begiraleak aukeratzeko baldintzak eta irizpideak:

Ezinbestekoa izango da:

1.- Euskaraz ondo hitz egitea
2.- Formakuntza bileretara etortzea
3.- Kurrikulumekin batera tituluak atxikituta bidaltzea

Puntuazio sistema:

1.- Begirale titulua: 5 puntu
2.- EGA titulua: 2 puntu
3.- Aisialdiarekin zerikusia duen 8 ordutako ikastaro bakoitzeko: 1 puntu
4.- Magisteritza, Psikologia, Gizarte hezkuntza, Pedagogia ikasten: 1 puntu
5.- Magisteritza, Psikologia, Gizarte hezkuntza, Pedagogia gradua: 3 puntu
6.- Lehen sorospenerako titulua (6 ordu baino gehiago): 2 puntu
7.- Udaleku irekietan begirale Eskoriatzan: 3 puntu
8.- Beste herri batetako udaleku irekietan begirale: 1 puntu

Oharrak: 

1.- Eskoriatzarrek lehentasuna izango dute