Udaleku irekietarako begiraleak behar dira

2021 / 05 / 04

Uztailaren 5etik 23ra izango dira 2021eko udalekuak irekiak eta Txirikila elkartea dagoeneko begirale bila hasi da. Kurrikulumak maiatzaren 14ra arte jasoko dira Tortolis ludotekan (17:00-19:00) Kultur Etxean (10:00-14:00) eta txirikila@gmail.com helbidean.

Ezinbestekoa izango da:

  • Euskaraz ondo hitz egitea
  • Lan formakuntzetara etortzea
  • Kurrikulumekin batera tituluak atxikituta bidaltzea

Puntuazio sistema:

1.-Begirale titulua 3 puntu
2.- EGA titulua. 2 puntu
3.- Aisialdiarekin zerikusia duten ikastaro bakoitzeko (8 ordukoa) . 1 puntu
4.- Magisteritza, psikologia,gizarte hezkuntza, pedagogia , TAFYD edo baliokideak ikasten : 1 puntu
5.- Magisteriatza, psikologia, gizarte hezkuntza, pedagogia, TAFYD edo baliokideak ikasita: 3 puntu
6.-Lehen Sorospenerako titulua (6 ordu baino gehiago): 1 puntu
7.- Udaleku irekietan begirale, Eskoriatzan: 3 puntu
8.- Beste herri batetako udaleku irekietan begirale edo udaleku itxietan begirale: 1 puntu

Oharra: Eskoriatzarrek lehentasuna izango dute