Udaleku irekietarako begiraleak behar dira

2022 / 04 / 29

Uztailaren 5etik 22ra izango dira 2022ko udalekuak irekiak eta Txirikila elkartea dagoeneko begirale bila hasi da.

Kurrikulumak maiatzaren 9ra arte jasoko dira Tortolis ludotekan (17:00-19:00)  eta txirikila@gmail.com helbidean.

Aurten, udalekuetako ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta ostegunetan 9:00tik 17:00etara izango da.

Ezinbestekoa izango da

  • Euskaraz ondo hitz egitea
  • Lan formakuntzetara etortzea
  • Kurrikulumekin batera tituluak atxikituta bidaltzea

Puntuazio sistema

  • Begirale titulua 3 puntu
  • Euskarazko C1 titulua. 2 puntu
  • Magisteritza, psikologia,gizarte hezkuntza, pedagogia , TAFYD edo baliokideak ikasten : 1 puntu
  • Magisteriatza, psikologia, gizarte hezkuntza, pedagogia, TAFYD edo baliokideak ikasita: 3 puntu
  • Lehen Sorospenerako titulua (6 ordu baino gehiago): 1 puntu
  • Udaleku irekietan begirale, Eskoriatzan: 3 puntu
  • Beste herri batetako udaleku irekietan begirale edo udaleku itxietan begirale: 1 puntu

Oharra: Eskoriatzarrek lehentasuna izango dute