Udalekuak 2017 kanpaina zabalik
2017 / 03 / 20
Gipuzkoako  Foru  Aldundiak  eskaintzen  dituen  udaleku  kanpaina  martxoaren  20an  hasiko  da.   Zarautz,  Hondarribi,  Orio,  Lauaxeta,  Lurraska….  izango  dira,  besteak  beste  eskainiko  diren  lekuak.
Udalekuak 7 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude.
Hona hemen izena emateko informazio gehiago:
- Zozketan parte hartzeko izena emateko epea: martxoaren 20tik martxoaren 30era arte
 - Zozketa: apirilaren 6an
 - Izen emateko lekuak: Eskoriatzako Kultur Etxea (astelehenetik ostiralera, 9:00tik 14:00etara) 943714688 /gazteria@eskoriatza.eus
 - Internetez
 
