Udalekuetan izena emateko epea zabalik

2024 / 04 / 30

Udaleku Irekiak haurrek aisialdiaz gozatzeko uztailerako antolatzen den aisialdi-eskaintza da. Euskaraz gauzaten den zerbitzu honen helburua da haurrek ondo pasatzea, naturaz gozatzea eta berdinkideekin harremanak izatea.

Udalekuetan haurrek ekintza asko egiten dituzte, gehienak Eskoriatzan eta inguruetan.

  • Data: uztailaren 4tik 23ra
  • Nori zuzenduta: 2012-2020 urte artean, biak barne, jaiotako haurrei zuzenduta.
  • Ordutegia: egunero 09:00-13:00 eta uztailak 11 eta 18an, egun pasak egingo direnez, 09:00-17:00.
  • Prezioa:
    • 75 €, haur bat.
    • 145 €, bi haur.
    • 219 €, hiru haur.
  • Izena emateko epea: azkenengo eguna maiatzak 10

IZEN-EMATEA

  • Online izen-emate orria bete (HEMEN)
  • Ordainketa egin: LABORAL KUTXA: ES95 3035 0044 82 0441039560
  • Ordainketa agiria bidali txirikila@gmail.com helbidera

Garrantzitsua:

  • Haur bakoitzeko izen-emate orri bat eta ordainketa bat egin beharko da.
  • Ordainagirian haurraren izen-abizenak eta jaiotze urtea jarri behar dira.

Izena online emateko arazorik izanez gero, Tortolis ludotekatik pasa, astelehenetik ostiralera 17:00 – 19:00 bitartean,eta bertan bete ahal izango da eskaera-orria.