Ura eta erreka Eskoriatzan

2014 / 10 / 10

Iaz bezala, aurten ere, Debagoieneko Mankomunitateak erreka astea antolatu du. Horren baitan, Ibarraundi Museotik hainbat ekintza antolatu dira, urriaren 13an hasi eta 18an bukatuko direnak.

Aste honen helburu nagusia, erreka eredu hartuta, gure bizitzan urak duen garrantzia azpimarratu eta bizitzarako ezinbestekoa den baliabide honekin egiten dugun erabileraz jabearaztea da.

Ekintza hauetan guztietan herritarrekin kontatu nahi dugu, herritik bertatik pasatzen den Deba erreka hobeto ezagutu dezagun. Hori horrela, hauxe da prestatutako egitarau

EGITARAUA

Urriak 13tik-­17ra: Errekako argazki zaharren erakusketa.

  • Ibarraundi museoan 17:00etatik – 19:00etara

Urriak 13tik-­17ra: “Ura eta erreka Deba ibarrean” dokumental laburraren emanaldia.

  • Ibarraundi museoan 18:00etan.

Urriak 14an: Errekara bisita gidatua. Gidaria: Victor Peñas, URA agentziako plangintza hidrologikoko teknikaria.

  • Ibarraundi museoan 17:30ean.

Urriak 18an: Erreka garbiketa.

  • 10:00etan herriko plazan

Egitarauaren xehetasunak hemen kontsultatu daitezke.

Animatu eta parte-hartu!!!