Urrestilla tabernako Kokotxa-nel pintxoa irabazle

2018 / 11 / 19

Amaitu da Eskoriatzako III. pintxo lehiaketa, eta Urrestilla tabernako Kokotxa-nel pintxoak irabazi du 300 €-ko saria eta Buztin Ate elkarteak egindako garaikurra. Pintxo irabazlearen osagaiak kokotxa, tenpura irina, perrexila, berakatza, piperra, tipula, patata eta ogia izan dira.

Aurtengo edizioan Eskoriatzako hiru tabernek hartu dute parte: Akeitak, Mirentxuk eta Urrestillak. Pozik agertu dira, guztiak, jendearen parte hartzearekin eta aste buruan sortu den giroarekin.

Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko antolatutako lehiaketa izanik, Udalaren helburua ere bete da.