Urtarrileko kutur ekitaldietara joateko sarrerak kiroldegian salgai
2021 / 01 / 18Urtarrileko kultura jarduera gehienak bigarren hamabostaldi honetan izango dira, eta publiko zabala kontuan izanik antolatutakoak dira.
Hilabete honetan, aurrekoetan bezala, bi literatura solasaldi egongo dira. Urtarrilaren 21ean, osteguna, Alejandro Zambraren “Formas para volver a casa” liburuari buruzkoa izango da. Liburu horretan, egileak Chileko iraganari eta orainari buruz hausnaketa egiten du. Hurrengo asteko ostegunean, hau da 28an, “Basa” liburuari buruzkoa izango da, idazlen gazteentzako”Igartza Saria” lortu zuen Miren Amurizaren eleberria hain zuzen. Solasaldietan parte hartu nahi duten pertsonak liburutegian galdetu behar dute, han liburua eskuratu eta jardueren xehetasunen berri emango zaie.
Larunbatean, hilaren 23an, 19:00etan inor epel utziko ez duen antzezlan bat ikusteko aukera izango dugu, “Detritus teatrus” taldeak “Ovarios verdes Fritos” aurkeztuko du. Antzerki-show probokatzailea, apurtzailea eta erabat dibertigarria, emakumeentzako antzezlana, gizonek galdu beharko ez luketena. Antzokiaren edukiera mugatua da eta sarrerak salgai daude jada udal kiroldegian, 5 euroan. Aldez aurretik saltzen ez diren sarrerak leihatilan erosi ahal izango dira saioa hasi baino 20 minutu lehenago.
Igandean, hilak 24, txotxongiloen txanda izango da, eta “Bihar” konpainiak “Etxeko kontuak” antzezlana eskainiko du, arratsaldeko 17:00etan Zaldibar antzokian. Familia berezi baten etxean gertatzen diren gauzak eta arazoak, Maria, Mariano, Martin eta Mirentxuren artekoak oso modu dibertigarrian kontatuta. Sarrerak salgai daude aldez aurretik kiroldegian 3 euroan.
Eta urtarrilaren 29an, ostirala, 19:00etan Lander Garrok egindako “Bi urte, lau hilabete eta egun bat” dokumentala proiektatuko da, 90. hamarkadako soldadutzaren aurkako mugimenduak erakusten dituen intsumisioari buruzko filma. Derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean 6 lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa bainoago. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte.
Sarrera doakoa da, eta antzokiaren aforoa txikia denez, lekua bermatu nahi dutenek WhatsApp bidez gonbidapena eska dezakete 650 49 51 66 zenbakian.