Urteari agur esateko gospel musika Zaldibar antzokian
2018 / 12 / 27
Beste  behin  ere  gospel  musika  izango  dugu  Zaldibar  antzokian,  honako  honetan,  musikari  handiz  osatutako  The  Upper  Room  zazpikote  donostiarraren  eskutik,  indar  eta  bizitasunez  beteta  datozenak.
Gipuzkoako hainbat herritan emanaldiak eskainiz ari den XIV. Gospel Zikloaren barruan, Donostiako taldeak bere kantak eskaintzeaz gain, gospel musikako kanta esanguratsuenen euskarazko egokitzapenak eta genero horretako beste kanta batzuen bertsioak ere eskainiko dizkigute.
Kontzertua abenduaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan, izango da Zaldibar antzokian. Sarrerak aurrez salgai daude, 4 eurotan, kiroldegian.
