Uztailaren 1ean udal bulegoak itxita

2024 / 06 / 26

Ekainaren 28tik uztailaren 1era bitartean San Pedro jaiak ospatuko ditugu.

Hori dela eta, uztailaren 1a astelehena izanik, udal bulegoak eta Erregistro Nagusia itxita egongo dira.

Beraz, Eskoriatzako Udalarekin lotutako edozein epe, betebehar edo eskubideren mugaeguna egun horretan tokatzen bada, hurrengo lan egunera luzatzen da.

Barkatu eragozpenak.