Uztailean zabalduko da kanpoko igerilekua
2016 / 06 / 10
Uztailaren  2an  zabalduko  da  Manuel  Muñoz  kiroldegiko  kanpoko  igerilekua,  0  eta  6  urte  bitarteko  haurrek  erabili  ahal  izango  dutena.
Iazko zerbitzuarekin alderatuta, hainbat aldaketa egin dira, honako hauek hain zuzen ere:
- Kanpoko igerilekua goiz eta arratsaldez zabalduko da.
 - Uztaileko astelehen goizetan zabalik egingo da igerilekua, eta beraz baita kiroldegia ere.
 - Abuztuko larunbatetan ere zabalik egongo da igerilekua, eta beraz baita kiroldegia ere.
 
Udako ordutegia
- Astelehenetik  larunbatera:
- 10:30 – 13:00
 - 16:00 – 19:30
 
 - Uztailean, igandeetan ere bai: 10:30 – 13:00
 
Arauak
Erabiltzaile guztiei eskatzen zaie igerilekua behar bezala erabili dezatela eta indarrean dauden arauak errespeta ditzatela:
- Kanpoko igerilekuan, 6 urte bitarteko haurrak ibili daitezke, betik pertsona heldu batek lagunduta.
 - Barruko igerilekuan 8 urtetik beherako haurrak pertsona heldu batek lagunduta egon beharko dira.
 - Belarretan oinutsik ibili behar da.
 - Debekatuta dago erretzea.
 - Debekatuta dago igerileku eremuan beirazko edozein material sartzea.
 - Zakarrontzi selektiboak erabili behar dira, ingurua garbi mantentzeko.
 - Ezin da baloiarekin jolastu. Jolas esparru bat dago bertan dauden jokoekin aritzeko.
 - Ezin da motxilarik sartu igerilekuetako eremuetara.
 - Debekatuta dago ur ertzean bultzaka, saltoka eta korrika ibiltzea, arriskutsua baita.
 - Ezin da instalazioetara patin, patinete edo bizikletarekin sartu, ezta horiekin bertan ibili ere.
 - Sorosleak esandakoari kasu egin beti.
 
