Uztaileko ohiko osoko bilkura
2013 / 07 / 22Asteartean, hilak 23, osoko bilkura egongo da eta hauek izango dira tratatuko diren gaiak.
Eguna: 2013ko uztailaren 23a (asteartea)
Ordua: 18:30
Lekua: Udaltxeko bilkura aretoa
Gai zerrenda:
- Aurreko osoko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Gai zerrendan hainbat gai sartzea berrestea.
- Eskoriatzako berdeguneak, parkeak, lorategiak eta pasealekuetako zuhaitzak zaintzeko eta mantentzeko zerbitzuaren kontratua luzatzea eta aldatzea.
- Mankomunatutako garraio egokituaren zerbitzuari buruzko erabakia .
- Haur eskolako udal zerbitzua (0-3 urte, lehen hezkuntzako lehenengo zikloa) kudeatzeko kontratua esleitzea.
- Udal zergetan eragina izateko, gellaoko hilerrian egindako lanak herri onurakotzat jotzea.
- Udal zergetan eragina izateko, zarimutzeko antzinako eskolak konpontzeko obrak herri onurakotzat jotzea.
- Eae-tik kanpoko espetxetan dauden presoen senideei eta eae-tik kanpoko epaitegietara auzipetu bezala joan behar diren eskoriatzarrei garraiorako diru laguntza indibidualak emateko oinarriak onartzea.
- Osoko bilkuretako parte hartzeak, eta horiek aktetan jasotzea.
- Sarrera-irteera erregistroen ordutegia aldatzea, 2013ko urriaren 1etik aurrerako eraginarekin.
- Trafiko ordenantzaren 15. Artikulua aldatzea.
- Udal eta teleskoko plantillako langileen eta liberatutako zinegotzien 2012ko abenduko aparteko ordainsarien gaineko erabakia.
- 2012ko kontu orokorrak onartzea.
- 15. Kreditu aldaketa espedientea.
- Eskoriatzako udaleko landa gunetako udal bideak arautzeko ordenantza hasiera batean onartzea.
- Zaintza partekatuaren euskal legeari buruz aurkeztutako mozioa.
- Ezker batua udal taldearen eskariz espainiako gobernuaren dimisioa eskatzeko mozioa.
- Galde-eskeak.