Uztaileko ohiko plenoa
2014 / 07 / 18- Eguna: Uztailaren 22a, asteartea
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko pleno aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Deialdiko gai zerrendan hainbat gai sartzea berrestea.
- Maria Purificacion Regidor Varela andreak zinegotzi kargua hartzea.
- 2013ko ekitaldiko kontu orokorrak behin betiko onartzea.
- Onartutako eskubideei baja ematea.
- Jose Arana patronatuan egindako obrak gizartearen intereskotzat jotzea.
- Udal haur eskolako zerbitzuaren (0-3 urte, haur hezkuntzako lehen zikloa) erabiltzaileek 2014-2105 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak onartzea.
- Eskoriatzako Udalak herriko komertzio eta gainontzeko erakundeei hondakinen gaikako bilketarako erabiliko dituzten edukiontziak finantzatzeko emango dituen diru laguntzak arautuko dituzten oinarriak onartzea.
- Iñaki Madinabeitia Elorza jaunak zinegotzi karguari uko egin izanaren berri jasotzea.
- Zinegotzi hautatuak kargua hartzeari uko egin izanaren berri jasotzea.
- Batzorde informatzaileetarako kide berriak izendatzea.
- Eaj-Pnv Eskoriatzako udal taldeko eta Eskoriatzako elizateen elkarteko (EEE) udal taldeko bozeramale berriak izendatzea.
- Hainbat erakunde eta elkarteetarako udal ordezkari berriak izendatzea (Debagoieneko landa garapenerako elkartea, Jose Arana patronatuko Junta, Leintz Udal Euskaltegia, Jakion, Zubillaga hiltegia S.L. eta Aizkorri Aratz parkeko patronatua).
- Ezker Anitzaren eskariz gazako egoerari buruzko mozioa.
- Eskoriatzako presoen lagunen eskariz aurkeztutako mozioa.
- Galde – eskeak.