Uztaileko ohiko plenoa
2015 / 07 / 24- Eguna: Uztailaren 28a, asteartea
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko pleno aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Zinegotzi hautatuak kargua onartzea.
- Alkatearen dedikazio portzentajearen eta ordainsari mailaren gaineko erabakia.
- Hainbat erakunde eta elkartetarako udal ordezkariak izendatzeko proposamena.
- Udal Erregelamendu Organikoaren 17., 20. eta 32. artikuluak aldatzeko proposamena.
- EH Bilduren proposamena batzorde informatzaileetan parte hartzeko.
- Herriko jai eguna 2015-erako proposatzea.
- Eskaera Eskoriatzako alkateari hondakin bilketa sistema herri kontsulta lotesle bidez aukeratzeko eta herritarren parte-hartze erregelamendu bat egiteko dagozkion tramiteak has ditzan.
- 2014ko kontu orokorrak onartzea.
- Onartutako eskubideei baja ematea.
- Santa Ana 1-2, 3 eta 4-4B eraikinetan termita izurritea kontrolatzeko eta zaintzeko zerbitzua kontratatzea.
- Gai zerrendan hainbat gai sartzea berrestea: udal eraikinak garbitzeagatik (ekainaren 16tik uztailaren 15era) Hemen Garbiketak enpresak egindako faktura ordaintzeko agindua.
- Idazkari-Kontuhartzaileak jarritako eragozpenak 2015-eko bigarren hiruhilekoan.
- Eskoriatzako Presoen Lagunak taldearen izenean EH Bilduk aurkeztutako mozioa.
- Galde-eskeak.