Uztaileko ohiko plenoa
2016 / 07 / 26- Eguna: Uztailaren 26a, asteartea
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko pleno aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- 2015-eko ekitaldiko udal kontu orokorrak onartzea.
- Kredituak aldatzeko 9. espedientea.
- Zarimutz elizateko auzo-lokalari atxikitako eraikinean komuna egokitzeko obrak gizarte interesekotzat jotzea udal zergetarako.
- Hainbat kirol zerbitzu emateko kontratua ez luzatzeari buruzko eta kirol aholkularitza eta kudeaketa emateko kontratuaren indarraldiaren amaiera jakinarazteari buruzko erabakia. Baldintza agiria onartzea eta kirol arloko hainbat zerbitzu kontratatzeko espedientea hastea.
- Haur eskolako udal zerbitzua (0-3 urte, haur hezkuntzako lehenengo zikloa) kudeatzeko kontratua luzatzeari buruzko erabakia.
- Eskoriatzako Olaeta plazako eraikinen atzealdean dagoen lur-erauzketa egonkortzeko neurriak eraikitzeko proiektua onartzea. Prozedura negoziatu bidez kontratatzeko espedientea hastea: baldintza agiria onartzea eta lehiaketa.
- Alkatetzak aurkeztutako mozioa “Gurel Leintz Gatzagako guraso elkarteak”, “Koldotxo Luis Ezeiza herri eskolako guraso elkarteak” eta Leintz Gatzagako Udal taldeek eskatuta.
- Galde-eskeak