Webgunean martxan, baina ez normaltasun osoan
2021 / 03 / 17Martxoaren 10ean OVH enpresan sutea egon zen, eta enpresa horrek zerbitzariak gordetzeko Estrasburgon duen lau eraikinetatik bi erre ziren. Ondorioz, milioika webgune erori ziren, tartean Eskoriatzako Udalaren webgune hau.
Sutean suntsitutako datu batzuk berreskuratzea ezinezkoa izango dela adierazi du enpresak, baina beste batzuk berreskuratu ahal izateko lanean dihardute.
Bitartean, Eskoriatzako Udalaren webgune hau modu tenporalean jarri dugu martxan, informazio atal asko ez daude osatuta, baina komunikazioak bidali ahal izango ditugu.
Tramiteen atala normal
Tramiteen atalak, berriz, normaltasun osoz funtzionatzen du. Beraz, ziurtagiri digitala (NAN digitala, B@KQ, Izenpe…) duten herritarrek orain arte moduan egin ahal izango dituzte webgune honetan eskuragarri dauden tramite guztiak.