Zabor bilketa sistema berria proban.

2013 / 10 / 10

Azaroa hasieran martxan jarriko den proba pilotuak hiru hilabeteko iraupena izango du.selektiboak gara

Proba honetan hiri hondakinak gaika biltzeko sistema berri bat aztertuko da, sistema honen berezitasun handiena da edukiontzi eta esekitokien arteko konbinazio bat bilatu dela. Horrela, Eskoriatzarako bilketa sistema egokiena aurkitzeko prozesua abiatuko da.

Hondakinak 5 ataletan bereizi beharko ditugu: materia organikoa, ontzi arinak, papera eta kartoia, beira eta errefusa.
Organikoa eta beira edukiontzien bidez jasoko dira: beira jasotzeko, kalean egun dauden edukiontziak erabiliko dira, kasuren batean lekuz aldatzea baloratuko bada ere; organikoa biltzeko, berriz, edukiontzi marroiak jarriko dira atari bakoitzari egokitu zaion bilketa puntuan, esekitokien alboan. Horietako bakoitzak erabiltzaile kopuru jakin bat izango du, eta giltzaz soilik ireki ahal izango dira. Atal horretako zaborra asteko edozein egunetan eta ordutan atera ahal izango da, nahiz eta bilketa egunetik ahalik eta gertuen ateratzea gomendatzen den.

Esekitokietara atera beharreko hondakinen kasuan, egutegi eta ordutegi bat jarraitu beharko da.

Bestalde, auzoko komertzio, erakunde eta instituzioek ere proban parte hartuko dutenez, hondakinen kudeaketaren bulegoko informatzaileak bilerak burutzen ari dira horietako bakoitzarekin. Bilera horien helburua probaren ezaugarriak azaldu eta kasu bakoitzean sortzen den hondakin kopuruaren azterketa bat egitea da, eta horren arabera, aktibitate bakoitzari beharrezko zaizkion edukiontziak banatzea.

Herritarrekin ere landu da gaia. Informazio bilera irekiak egin dira Ibarraundi museoan eta eskape bakoitzeko arduradunari dei egin zaio informazioa emateko, gero, bere eskapean aukeratu beharko dituzten hainbat aspekturen gaineko bozketa egin dezaten, eta, nahi izanez gero, eskape bakoitzarentzat egokituriko bilketa puntuaren gaineko alegazioak jartzeko ere.

Ekarpenak egiteko eta alegazioak jartzeko epea amaitutzat eman da irailaren 27an, eta horien berri urriaren 15ean egingo den bileran emango da.

Informazio edo xehetasun gehiago jasotzea nahi izanez gero, irailaren 23tik martxan da hondakinen kudeaketaren inguruko informazio bulegoa Ibarraundi museoan. Proba pilotuaren edo hondakinen gaineko edozein zalantza argitzeko bertara jo ahal izango dute herritarrek, merkatariek zein erakundeek egun eta ordu hauetan: astelehenetik ostegunera: 10:00–14:00 / 15:00–19:00, eta ostiraletan: 10:00 – 14:00.

ZERGATIK ESKORIATZAKO IPARRALDEAN?

Eskoriatzarako sistema egokiena bilatu nahi dugu proba pilotu honen bidez. Beste inon ez dago horrelako sistemarik, beraz, baliteke aldaketak egin behar izatea. Aldaketa horiek egitea beti da errazagoa, azkarragoa eta merkeagoa lagin batean, eta, ez, herri osoan.

Horretaz gain, esanguratsua izateko, pertsona kopuru adierazgarri bat behar genuen proba egiteko; eta auzo horietan, gutxi gorabehera, eskoriatzarren herena bizi da. Gainera, etxebizitza normalez gain beste eraikin mota batzuk ere badaude, ezinbestekoa zaiguna proba egiteko, eta ondo mugatu daitekeen auzo bat da.

HIRU HILABETE HAUEK PASATAKOAN, ZER?

Emaitzen balorazioa egiteko jarraipen batzorde bat egongo da. Beharrezkoa izango balitz hobekuntza neurriak ezarriko  lirateke, eta Eskoriatza guztira zabalduko da.

 

EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA

Astelehena Astertea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Igandea
 Ontzi arinak  Papera
eta kartoia
 Ontzi arinak  Errefusa
 Organikoa Organikoa
 Organikoa Organikoa
 Organikoa  Organikoa  Organikoa
 Pixoihalak,
konpresak…
  Pixoihalak,
konpresak…
 Pixoihalak,
konpresak…
  Pixoihalak,
konpresak…
  Pixoihalak,
konpresak…
  Pixoihalak,
konpresak…
  Pixoihalak,
konpresak…

 Ordutegia: 19:00 – 06:00