Zahartzaroaren sektorean ekintzaile izateko programa

2022 / 09 / 13

              

  EKIN SILVER ECONOMY PROGRAMA

Zahartzaroaren sektorean ekintzaile izan nahi duzu?

Negozio-ideiaren bat duzu eta uste duzu adinekoen eta herritarren zahartzearen inguruan sortzen diren beharrei erantzun diezaiekeela?

ZURETZAT DA:

  • Adinekoen beharrei erantzungo dien enpresa sortu nahi baduzu.
  • Produktu/zerbitzu bat zilarrezko ekonomiara nola egokitu planteatzen baduzu.
  • Silver Economy arloan intra-ekintzailetzako proposamen gisa behar bat estali nahi duen proiektu sozial edo enpresariala baduzu.

Sektore honetan ekintzailetzarako aukerak zuzen-zuzenean ezagutzen dituzten profesionalek zure neurrira egindako aholkularitza indibiduala.

AURKEZPEN JARDUNALDIA

Eguna: 2022ko irailaren 19an (astelehena)
Ordua: 10:00
Lekua: Debagoieneko Mankomunitatea
Nafarroa Etorbidea, 17
20500 Arrasate

Izen-ematea eta informazio gehiago: Grupo SSI Tfno.: 695 790 560