ZeDemontre I topaketa Aste bukaera honetan

2022 / 07 / 13

Eskoriatzako Udalak “ZeDemontre” Topaketaren lehen edizioa antolatu du mota guztietako sortzaile eta artistentzat, musika, antzerkia edo taularatu daitekeen beste edozein modalitatetan.

Topaketa honen helburua egile, interprete eta sortzaileen sustapena bultzatzea da, kulturak eta jarduera artistikoak bere estilo desberdinetan duen garrantziari lekua egitea, eta eskoriatzarrek kulturarekiko duten interesari bidea zabaltzea.

Aurengo edizioan nahiz eta hasiera baten 4 eskaera egon, azken momentuan, agenda arazoak direla eta,  3 partehartzaile izango dira, eta honako hau izango da egitaraua: 

Uztailak 15, ostirala

19:00/Zaldibar antzokia
Marisol Andrade
Olatzen ipuinak

20:00/Plaza
Andoni Bengoa
Pop-rock kutsuko euskarazko kantak gitarra akustikoaren laguntzarekin.

Uztailak 17, igandea

20:00/Zaldibar antzokia
Pájaro Azul –  Jesús  Pérez – Suso  (Eskoriatza), Patxi Rama-(Gasteiz), Iker Crespo (Gasteiz)
“El jardín de las canicas” diskoa aurkeztuko dute.

SARIAK

  • Sari bakarra: 400€ (emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 100 euro gehiago)
  • Gainontzeko parte hartzaileak: banakakoak 100 euro, bikoteak 150  euro, taldeak  250 euro. (emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 50 € gehiago.)

SARI BANAKETA: Uztailaren 17an, 21:00etan, Zaldibar antzokian