ZeDemontre I. Topaketa, Eskoriatzan sorkuntza bultzatzeko

2022 / 05 / 18

Eskoriatzako Udalak “ZeDemontre” Topaketaren lehen edizioa antolatu du mota guztietako sortzaile eta artistentzat, musika, antzerkia edo taularatu daitekeen beste edozein modalitatetan.

Topaketa honen helburua egile, interprete eta sortzaileen sustapena bultzatzea da, kulturak eta jarduera artistikoak bere estilo desberdinetan duen garrantziari lekua egitea, eta eskoriatzarrek kulturarekiko duten interesari bidea zabaltzea.

ZeDemontre sortzaile edo artista ez-profesionalentzako topaketa da, ez-profesionaltzat hartuta lehiaketara aurkeztutako emanaldiarekin jarduera profesionalik egiten ez dutenak.

Hauek dira, oro har, lehiaketa arautzen duten oinarriak:

  • ZEINEK HARTU DEZAKE PARTE? Eskoriatzan jaiotako edo erroldatutako pertsona guztiek. Taldeen kasuan, taldea osatzen duten pertsonetako bat, gutxienez, Eskoriatzan jaiotakoa izan beharko da edo bertan erroldatuta egon.
  • ZUZENEKO SAIOAK: Parte-hartzen duten pertsonek edo taldeek gutxienez 45 minutuko saioa eskaini beharko dute zuzenean.
  • NOLA? Banaka nahiz taldean,  eta ez dago adin mugarik
  • NOIZ IZANGO DA? Emanaldiak  uztailaren 15, 16 eta 17ko aste bukaeran izango dira, parte-hartzaileek eta antolatzaileek adostutako egun eta orduetan.
  • IZENA EMATEKO EPEA ekainaren 20an amaituko da.
  • EPAIMAHAIAK. Kultura eta kirolak batzordeak izendatutako pertsonek osatuko dute epaimahaia. Epaimahaiak eskaera guztiak aztertuko ditu, eta ahalegina egingo du eskaera guztiek topaketan parte har dezaten, baina programatu daitekeen baino eskaera gehiago izanez gero, aukeraketa bat egin beharko da.
  • SARIAK
    • Sari bakarra: 400€ (emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 100 euro gehiago)
    • Gainontzeko parte hartzaileak: banakakoak 100 euro, bikoteak 150  euro, taldeak  250 euro. (emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 50 € gehiago.)

Informazio gehiago behar edo Topaketa honi buruzko xehetasunak ezagutzeko deitu edo idatzi:

ZEDEMONTRE!!! * Ausartu zaitez!!!

Izen ematea

OINARRIAK osorik