Zergen ordainketa aurreratzeko aukera
2020 / 04 / 15Apirilaren 2an Eskoriatzako udaletxean egindako Ogasun batzordean, eta hiritar eta enpresei karga fiskalak arintze aldera, egutegi fiskalaren fetxak atzeratu egin ziren.
Egutegi fiskal berriaren arabera, tasak ez dira udako opor ostera arte kobratuko, baina badira ordainketak aurreikusitako egunetan egin nahi dituzten pertsonak. Horiek espresuki eskatu beharko diote Udalari ordainketa aurreratzea eta horretarako 2 bide daude:
1.- Emailez: Ondoren inprimakia bete dezakete, ordaindu nahi duten zergak zeintzuk diren adieraziz, eta posta elektronikoz helbide honetara bidali:
2.- Telematikoki: Ziurtagiri Digitala izatea beharrezkoa da (B@KQ, NAN elektronikoa, Izenpe…)
- Herritarren Ataria– Estekan sartu, eskatutako datuak bete eta “4. urratsa – Eranskinak” erlaizara iritsitakoan, ondorengo inprimakia erantsi, aldez aurretik beteta.
- Zergen ordainketa aurreratzeko eskaera