Zinegoak 2021 jaialdiaren proiekzioak Eskoriatzan

2021 / 05 / 05

Maiatzaren 17an Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako nazioarteko eguna da, hain zuzen ere 1990.urtean, egun horretan, kendu baitzuen Osasunaren Mundu Erakundeak (OME)  homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik.

Eskoriatzan,  aurtengo Zinegoak, hau da, LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiko pelikula bat eta hainbat film labur proiektatuko dira.   Emanaldiak Zaldibar antzokian izango dira  maiatzaren 14an eta 21ean, biak ostiralak, arratsaldeko 18:30ean.

Aforoa dela eta  gonbidapena eskatzea komeni da (943 71 46 88// 650 49 51 66)

Kartela: Helena Goñi argazkilaria da kartelean agertzen den irudiaren egilea, eta agertzen diren protagonistek ilea berdez tintatuta dute, intentsitate-maila ezberdinetan, belaunaldi berriek naturaltasunez bizi dutela euren genero-identitatea irudikatuz. Gero eta ohikoagoa da ‘pertsona ez binarioa’, ‘genero neutroa’ edo ‘mugarik gabeko generoa’ bezalako kontzeptuak entzutea. Ez da beharrezkoa kontzeptu guzti-guztiak ezagutzea, baina bai behintzat jakitea genero-identitatearen mugak zabaldu direla eta aukera guztiak baliagarriak direla.

Maiatzak 14: VALENTINA (CÁSSIO PEREIRA DOS SANTOS)

Emanaldiaren ondoren Joseba Gabilondo Markes “Hiruki larrosa” taldeko eskoriatzarrak gidatutako solasaldia egongo da.

Brasil/ 2020/ 95´/Fik/ Brasilgo portugesez, azpititukuak gaztelaniaz

Valentina, 17 urteko gazte bat, landagunera joan da bizitzera, Márcia amarekin, berriz hasieratik hasteko asmoz. Eskola berrian besteek zapaldu ez dezaten, Valentinak bere izen soziala erabiliko du, bere trans-izaera sekretupean gordeta. Hala eta guztiz ere, Valentinari eta haren amari arazo bat sortuko zaie institutuan gurasoen bigarren sinadura eskatzen dietenean.

Zentsuraren, zailtasunen eta Jair Bolsonaroren interes faltaren gainetik, Brasilgo zinematografia apustu dotore eta arriskatuenetako bat da nazioarteko panoraman, energiaz gainezka dagoen heinean. Eta Valentina dugu horren adibide. Ikaragarria, hitz batean esateko.

Maiatzak 21, ostirala:FILM LABURRAK

    • LEO Y ÁLEX EN PLENO SIGLO XXI (Eva Libertad & Nuria Muñoz)  Espainia | 2019 | 7’ | Fik | J.B. gaztelaniaz
      Alex bere ohean esnatuko da gauean parranda egin ondoren, ondoan Leo duela, bere pisukidea. Leo ez da gogoratzen nola amaitu duen han. Goiz horretatik aurrera, ezer ez da gauza bera izango bi nesken artean.
    • MALL (Jerry Hoffman) Alemania | 2020 | 7’ | Fik | J.B. alemanez, azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz
      Lapurreta baten ondorioak. Didi, mutil barnerakoi bat, jostailu bat lapurtzen harrapatuko dute, eta haren aitak, hipermaskulinitatearen, ez du asmatuko nola jokatu.
    • KARAOKEA (Axel  Rezinowsky) Argentina | 2019 | 17’| Fik | J.B. gaztelaniaz
      Bere bidaiaren bezperako gauean, Martinek agur-jai bat ospatuko du, eta han egongo da Nacho ere, bere lagun minaren neba. Zenbait trago hartu eta karaokean abesti erromantikoak kantatu ondoren, lehen aldiz konturatuko da maiteminduta dagoela.
    • LA AMANTE (Pati Cruz) Puerto Rico | 2019 | 11’ | Fik | J.B. gaztelaniaz
      Bere senarraren hiletan, Tetek (70) Angelaren (65) ezusteko bisita jasoko du, eta iraganeko sentimenduak piztuko zaizkio.
    • RED BAY (José Antonio Cortés Amunarriz) J.B. euskaraz eta gaztelaniaz, azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz
      Hondarribia, 1943. Martin gazteak familiaren baserrian lan egiten du. Haren ama Comette sare klandestinoan dabil. Martinek bizitza betiko aldatuko dion harreman bat biziko du pilotu iheslari batekin.
    • HEMEN. GAUR. BERRIZ (Aitor Gametxo Zabala) Euskadi | 2020 | 9’ | Dok | J.B. euskaraz, azpitituluak gaztelaniaz
      Bitor eta Mikelek Bilboko Aste Nagusian ezagutu dute elkar. Lehenengo begirada berezia izango da bientzat, baina desberdin gogoratuko dute.