ZOAZ PAKE SANTUAN antzezlana Eskoriatzan

2018 / 11 / 07

Datorren iganderako, azaroak 11, plan borobila antzerki zaleentzat Eskoriatzan: Txalo Produkzioak taldearen antzezlanaz gozatzea.

Daraman bikote bizimodu aspergarriarekin amaitzeko, andreak, zirt edo zart, gizona pozoitzea erabakiko du. Ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio eta giltzapeturik, etxe barruan azken orduak pasatzeko prest dago andrea. Baina aurreikusitako plana hankaz gora jarriko zaio…

Akats, ahuldade eta torpeziaz betetako bi pertsonaia ageri dira, baina, aldi berean, dibertigarri eta maitagarriak.

Lehertzeko moduko komedia eta etengabeko ustekabez betea da “Zoaz pake santuan” antzezlana, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, eta Mikel Laskurain eta Ane Gabarain protagonista dituela.

Sarrerak aldez aurretik kiroldegian daude eskuragai 4 eurotan, eta egunean bertan, Zaldibar antzokiko leihatilan, 18:30etik aurrera.

Eguna: azaroak 11, igandea.
Ordua: 19:00
Lekua: Zaldibar antzokia.