Zubiate labea: bisita gidatua
2016 / 04 / 22Ignaziotar lurraldea Urola Erdia, Urola Garaia eta Debagoiena eskualdeek elkarrekin eratu duten turismo-garapenerako proiektua da, eta Loiolako Ignazio santuaren eta hura bizi izan zen garaiaren -XVI. mendearen- inguruan ardaztua dago.
Ekimen hori Hiru Tenpluen Ibilbidearen inguruan gauzatzen da, eta Loiolako (Azpeitia) santutegitik abiatuz Arantzazuko (Oñati) santutegian amaitzen da, Antiguako baselizatik (Zumarraga) igaro ondoren. Proiektu horren barruan, “Ezkutuko altxorrak” programa jarri zen martxan: programa horrek bisitariari aukera ematen dio gure lurraldeari estuki lotutako eta normalean ikusten ez diren baliabide historiko, artistiko eta kulturalak ikusi, ezagutu eta interpretatzeko, eta Eskoriatzako txokoak ezagutzeko aukera ere izango da.
Hori dela eta, igande honetan, apirilaren 24an 12:00etan Eskoriatzako Zubiate labeko bisita gidatua eta tailertxoa egiteko aukera egongo da.
Izena emateko
943 79 64 63
info@ignaziotarlurraldea.com
turismo@debagoiena.eus
Informazio gehiago: www.ignaziotarlurraldea.com