Zure etxeko auto diagnostiko energetikoa egin nahi duzu?

2023 / 11 / 13

 Zatoz azaroaren 15ean, 18:30tan, Ibarraundi Museoan egingo den tailerrera eta eraman ezazu “Energia Argitu Kit” maleta.

 Azalpen-tailerrean  etxean bertan autodiagnostiko energetikoa nola egin azaltzeaz gain, etxebizitzetan ohikoak diren arazoak konpontzeko irtenbideak zehaztuko dira. Ondoren interesdunei “Energia Argitu KIT”ak banatuko zaizkie.

Kit horrek aukera ematen du etxeetan neurketak egiteko, energia-gabeziak detektatzeko (aire-ihesak, berokuntza-erradiadoreetako galerak, ur-emariaren kontrola, instalazioaren errendimendua eta galerak, eta abar) eta % 5 eta % 10 arteko aurrezpenak eragin ditzaketen neurri sinpleak hartzea proposatzen du.

Maletatxoko tresnak erabiltzeak ez du eskatzen ezagutza teknikorik; beraz, interesa duten pertsona guztiek erraz erabili ahal izango dute.

Behin etxebizitzaren auto diagnostikoa eginda, parte-hartzaileek etxebizitzen birgaitze energetikoko espezialistekin lortutako emaitzei buruzko zalantzak kontsultatzeko aukera izango dute.

Parte hartu nahi baduzu, gaur bertan izena ematea beharrezkoa da.
Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 628-532-303 (astelehenetik ostiralera. 9:00-18:00)
  • Informazio osagarria: www.argitu.eus