Zurrumurrurik ez! – Bizikidetza hobetu nahi duen egitasmoa
2017 / 11 / 07Bihar, azaroaren 8a, hasiko da Udalak antolatutako ZURRUMURRURIK EZ! egitasmoa, 2 tailer, 2 dokumental eta hitzaldi batek osatutakoa.
Egitasmoaren helburua herritarren artean bizikidetza hobetzea da, kanpotik bizitzera etorri diren herrikide berrien inguruan zurrumurru asko zabaldu dira urte hauetan, horiek ezagutu, errealitatearekin alderatu eta bakoitzak ondorio propioak aterako ditu. 2 tailerretan parte-hartzen dutenen artean manifestu bateratu bat idaztea proposatuko da eta osatu ezkero, gainontzeko eskoriatzarrekin partekatzea.
Tailerrak azaroaren 8 eta 15ean izango dira, 18:00 – 19:30 bitartean, Ibarraundi museoan, saioak irekiak dira eta nahi duen edonork parte-hartu ahal izango du.
Eskainiko diren 2 dokumentalek Euskal Herria eta migrazioa gaia tratatzen dute, ikuspuntu desberdinetatik. Biak Zaldibar antzokian izango dira, arratsaldeko 19:00etan.
- Azaroaren 16an eskainiko den “Sitio Distinto” dokumentalak Euskal Herrira etorritako galiziarren esperientzia jasotzen du. Zergatik etorri ziren eta, batez ere, zergatik gelditu ziren hemen.
- Azaroaren 23an eskainiko den “The Basque House” dokumentalak, berriz, Estatu Batuetara emigratu zuten euskaldunen ikuspegia erakutsiko digu.
Egitasmoa borobiltzeko, abenduaren 14an Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte politikako diputatua den Maite Peñak hitzaldia emango du Ibarraundi museoan, hain zuzen ere Gipuzkoan dagoen gizarte politikari buruzkoa. Hitzaldia irekia da eta nahi diren galderak egin ahali zango zaizkio diputatuari. Hitzaldiaren saio hau aprobetxatuko da, tailerrean parte-hartu dutenek manifestua adostu baldin badute, manifestua aurkezteko.
Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko:
- gazteria@eskoriatza. eus // 943 71 46 88
- gizarte@eskoriatza.eus // prebentzioa@eskoriatza.eus // 943 71 31 36