Zurrumurrurik ez egitasmoak aurrera jarraitzen du

2017 / 11 / 16

Zurrumurrurik ez tailerrak bukatuta, dokumentalen emanaldiei hasiera emango zaie orain.

Dokumentalen emanaldiaren asmoa euskal migrazioaren errealitate desberdinak ezagutzea da.

Sitio distinto

Estreinatu berria da Davide Cabaleiro zuzendari gaztearen dokumentala Zinebi festibalean eta gaur, azaroaren 16a, iritsiko da Zaldibar antzokira 19:00etan. Dokumentalak Euskal Herrira etorritako galiziarren esperientzia jasotzen du. Zergatik etorri ziren eta, batez ere, zergatik gelditu ziren hemen.

The Basque Hotel

Josu Venero zuzendariaren dokumentala da, Estatu Batuetara emigratu zuten euskaldunen ikuspegia erakutsiko diguna, testigantza desberdinak jasoz.

Hitzaldiak

  • Abenduak 14, 17:00 – Ibarraundi museoan – Gizarte zerbitzuetako udal teknikariek Eskoriatzan dauden migrazio datuak eta laguntzei buruzko informazioa eskainiko dute.
  • Abenduak 14, 18:00 – Ibarraundi museoan – Maite Peña Foru Aldundiko gizarte arloko Diputatuak “Gipuzkoako Gizarte Politika”ri buruzko informazio hitzaldia emango du.