B@KQ

Zer da B@KQ-a?

Balio eta berme juridiko altuko identifikazioa da, ziurtagiri kualifikatua, gordailu zentralizatu batean igortzen dena eta sinatzeko ekintzetarako balio duena. Gainera, administrazio desberdinekin (Osakidetza, Eusko Jaurlaritza…) tramiteak egiteko aukera ematen du, baita Eskoriatzako Udalarekin ere.

Eskaera

Eskoriatzako Udaleko H@ZI zerbitzuan eska daiteke B@KQ-a, horretara presentzialki bertaratzea derrigorrezkoa da, telefono mugikorraren zenbakia eta helbide elektronikoa behar dira, baita  bertaratutakoan norberaren NAN agiria ekartzea. B@KQ-aren klabeak egunean bertan ematen dira.

Tramiteak on-line

Eskoriatzako Udalak gaituta dauka tramiteak 24 orduz egiteko online ataria. Tramitazioaren kontsulta egiteko B@KQ-a izatea ez da beharrezkoa, baina tramitazioa egiteko B@KQa edo bestelako ziurtagiri digitala (NAN, Izenpe…) izatea beharrezkoa da.

Zalantzak edo bestelakoak argitzeko:

B@KQ-aren informazio gida