Historia iruditan

Argazkian, Eskoriatza 1930eko hamarkadan.

Eskoriatzako udalerriak 40,41 km2-ko azalera du eta 4.000 biztanle inguru. Eskoriatzari buruzko lehen aipamen idatzia XII. mendekoa da eta bertan Atxorrotzeko gaztelua aipatzen da, orduko Leintz Bailararen ia eremu osoa zaintzen zuen gotorlekua. Baina Gatzagan hasi eta Arrasateraino hedatzen zen eremu horren lurralde antolaketan aldaketak gertatu ziren hurrengo mendeetan,  Arrasate (1260an) eta Gatzaga (1331n) bailaratik banandu baitziren eta Valle de Leniz izenarekin Aretxabaletak, Eskoriatzak eta beren elizateek bakarrik jarraitu baitzuten.

1497an Leintz Bailara Gipuzkoako Ermandadean sartu zen eta 1630ean bailara bi herritan banatu zen: Aretxabaleta, zortzi elizaterekin, eta Eskoriatza, zazpi hauekin.

Eskoriatza iruditan

Eskoriatza eta Eskoriatzarren historia iruditan jasotzen duen datu basea da Eskoriatzarrak Irudi atala. Udalak urtetan zehar egindako bilketa desberdinak batzen dira bertan. Argazki zaharrena 1856 urte ingurukoa da eta batez ere 1980. hamarkada arteko argazkiak jaso dira. Argazki horiek webgune honetan kontsultatu daitezke.

http://iruditan.eskoriatza.net/