Eskolore

 logoa_bakarrik

ESKOriatzako bideetan erne den LOREa dugu.

Hiru hosto KOLOREtsuk osatzen dute: sentitzeko, gozatzeko eta ikasteko.

Jaitsi eskuorria (PDF)

 

 

Latabide  latabide matrikula

Ibilbide honek Eskoriatzako iparraldeko auzoak ezagutzeko parada emango digu, Apotzaga eta Gellao. Murugaineko magaleraino ailegatuta Leintzeko ikuspegia, Galartzako dorrearen atzetik, eta urrutira, Aralarrerainoko mendi sailak ekialdera. Aramaiorekiko mugetatik, Asentzioko gurutzea gidari izango dugu.

Ikustekoak Gellaoko Andra Mariaren Zeruratzeko eliza eta Apotzagan hilerri hilerri biribila bisitatuz.

Ibilbidearen tracka

latabide perfila

mandobide  mandobide matrikula

Atxorrotx barrenetik Zaraia magaleko auzuneetarako lotura egiten du ibilbide honek kateatuz Bolibar, Mandobide, Mendiola eta Lete. Bolibarren Ugazua iturria, Erañako haitzak alde batera utzi eta Mandobidetik Mendiolara, Urkuluko ikuspegi bikainarekin. Mendiolan, San Joan Bataiatzailearen eliza eta Leten, Santa Luzia. Kurtzebarriren oinetan joango gara, azkenean kalera bueltatzeko.

Ibilbidearen tracka

mandobide perfila

trenbide  trenbide matrikula

Eskoloreko ibilaldirik luzeena dugu hau. Mazmela eta Zarimutzeko talaietatik Maringo bazterra joko dugu, Arabako mugetatik beti gertu, Jarindo azpitxoraino. Hortik, antzinako trenbidea jarraituz, San Martin ermitaraino (Gatzaga) iritsiko gara.
Gatzaga herrira iritsita, beherako bide lasaia jarraituko dugu Eskoriatzaraino, Gaztañaduiko Santa Koloma ermitatik pasatuz. Ibarra zabalduz ikusiko dugu, gure gogoa bezala.

Ibilbidearen tracka

trenbide perfila

 herrigunea2

ESKOLOREk aldaparik gabeko ibilbide bat ere badu herri barruan, ESKOLOREren ikurrarekin markatuta.

Herrigunea_perfila

Ibilbidearen tracka


Bestelako ibilbideak