Errosario Santuko Ospitala
XVII. mendearen hasieran eraikia, probintzia eremuko monumentu historiko-artistiko izendatuta dago. 1912tik oraintsu arte San Viatorko fraileen esku egon da, eta 1998an Mondragon Unibertsitateak erosi zuen bere Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (Huhezi) bertan kokatzeko.