Bernabe Errastik 104 urte egin zituen igandean
2014 / 05 / 06Hori dela-eta, gaur hilak 6, zorionak ematera hurbildu dira bere etxera Udaletxeko zinegotzia den Arantza Iregi, Agurtzane Altube gizarte langilea, eta Olazar Jubilatuen Elkartetik Jasone Orbegozo. Bernaben semea den Javier eta Paquita errana ere bertan egon dira.
Udalaren partez opari bat jaso du Bernabek, eta, beste bat, Olazar elkartearen partez. Etxekoekin urtebetetzea ospatzeko bazkaria izan zuen igandean.
Bernabe oso alai eta umoretsu egon da, eta denei eskerrak eman die; denekin hitz egin du, eta Goienakoek entrebista egin diote telebistan gaur bertan eskainiko dutena.
Zorionak eta urte askotarako, Bernabe!