Merkatua lekuz aldatuko da

2013 / 10 / 16

Urriaren 18tik aurrera merkatu txikia Santa Mariñe plazan egingo da.

OLYMPUS DIGITAL CAMERAIntxaurtxueta eta Arana kaleen arteko asfaltatze lanak urriaren 21ean hasiko dira eta obra horiekin autobus geltokia Arrasaterako noranzkoan lekuz aldatuko da. Hori dela eta merkatua egiteko leku hobea bilatu nahian, merkatariekin kokapen berria adostu da, Santa Mariñe plaza hain zuzen ere.

Eskoriatzako erdialdean obra eta aldaketa ugari egingo dira, besteak beste Santa Ana auzoan aparkalekua egingo da eta erdialdea peatonalizatuko da. Aldaketa horien ondorioz pentsa daiteke Santa Mariñe plaza merkatua egiteko leku egokia dela. Dena den, kokapen berri hau behin-behinekoa da. Denbora bat pasatu ondoren baloratu egingo da eta balorazioa ona ez bada, leku hobeago bat bilatuko da.