Onartu da 2014ko zerga egutegia
2014 / 01 / 092013ko abenduaren 31n argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean abenduaren 20an alkate erabakiz onartutako 2014ko zerga egutegia.
Zorren aldizkako ordainketa muga barruan borondatez ordaintzeko epeak, herritarrei jakinarazi beharrekoak, orokorrean, honako hauek izango direla ezartzen da:
Kobratzeko moduak: helbideratutako ordainagiriak zuzenean kargatuko dira banketxe edo aurrezki kutxetako baimendutako kontuetan.Aurreko puntuan aipatutako ordainketa-epeetan egon daitezkeen aldaketak Alkatetzak onartuko ditu.
Ordainagiria helbideratu gabe dutenei zorra ordaintzeko agiria bidaliko zaie posta arruntez zordunen helbide fiskalera.
Aipatutako agiria izan ezean, zordunak edo ordainketa egin nahi duenak borondatez ordaintzeko epean eskatu beharko du agiri hori udaletxeko diruzaintza zerbitzuan, jendearentzako ordutegian.