Otsaileko ohiko osoko bilkura
2014 / 02 / 21- Eguna: Otsailaren 25a, asteartea
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko pleno aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
- Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
- Alkatearen adierazpenak.
- Deialdiko gai zerrendan hainbat gai sartzea berrestea.
- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasa aldatzea. 6. Eranskina: “Mankomunitateko zerbitzuak: hiri hondakin solidoak jaso, garraiatu eta birrintzeagatiko tasa” 3.Eranskina: “Hirugarren batek eskatuta udal administrazioak edo udal agintariek ematen dituzten dokumentuengatik ordaindu beharreko tasak” .
- Sasfal desagertuta, langile funtzionarioentzako osasun-laguntza publikoa eskatzeko erabakia.
- Gaztañaduiko udal lokalak alokatzeko espedientea hastea. Baldintza administratibo partikularren agiria onartzea.
- Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
- Kirol zerbitzuak esleitzeko 2013ko urriaren 29an egindako udalbatzarraren erabakiz hasitako prozedura bertan behera uzteko erabakia.
- Eskoriatzako udal talde sozialistak aurkeztutako mozioa sexu- eta ugalketa-osasunari buruz eta haurdunaldia borondatez eteteari buruz indarrean dagoen legedia Espainiako Gobernuak Lege organikoaren aurrekoproiektu bidez berraztertu nahi duela-eta.
- Juan Luis Merino zinegotziak egindako proposamena Toki Autonomia babesteko gatazka aurkezteko.
- “Beheko Errota” musika eskolak aurkeztutako erakunde adierazpen proposamena Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Hizkuntz Politika sailari Eusko Legebiltzarrak 2013ko otsailaren 28an onartutako erdibideko zuzenketa betetzeko eskatzeko.
- Ezker Anitza-IU-ren eskariz aurkeztutako mozioa “2014ko martxoaren 8a, emakumeen eskubideen aurkako erasoen kontra”.
- Galde-eskeak.