Udalbatzak hiru mozio onartu ditu.

2014 / 06 / 26

Ekainaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran, Udalbatzak gai hauei buruzko mozioak onartu zituen: “Umeei ondo elikatzen laguntzeko plana”, “Errepublikaren aldeko erreferenduma” eta “LGTBIen (Gayen, lesbianen, bisexualen, trasexualen eta intersexualen) harrotasunaren nazioarteko egunari buruzkoa”.

“Umeei ondo elikatzen laguntzeko plana”

Mozioa ez da onartu baina testu bat adostu da  zinegotzien hiru abstentziorekin (2 Elizateak, 1 Bildu) eta bertaratutako gainontzeko 6 zinegotzien aldeko botoarekin (4 Bildu, 1 Ezker Anitza, 1 Pse) onartu zen. Hemen  mozioa  eta testua.

“Errepublikaren aldeko erreferenduma”

Mozio hau zinegotzien hiru abstentziorekin (2 Elizateak, 1Pse) eta bertaratutako gainontzeko 6 zinegotzien aldeko botoarekin (5 Bildu, 1 Ezker Anitza) onartu zen. Hemen mozioa osorik.

LGTBIen (Gayen, lesbianen, bisexualen, trasexualen eta intersexualen) harrotasunarn nazioarteko egunari buruzkoa”.

Mozio hau zinegotzien bi abstentziorekin (Elizateak) eta bertaratutako gainontzeko 7 zinegotzien aldeko botoarekin (5 Bildu, 1 Ezker Anitza, 1 Pse) onartu zen. Hemen mozioa osorik.