103 ume udako programan

2020 / 07 / 06

Eskoriatzako Udalak udaleku irekiak bertan behera utzi ondoren, Eusko Jaurlaritzak ekainaren 17an argitaratutako ebazpenak haurren eta gazteen hezkuntza aisialdiko jarduerak antolatzea baimendu eta arautu zuen.

Ondorioz, ohiko udalekuak bertan behera utzi eta uztailaren 6tik 24ra haurrei zuzendutako beste programa bat antolatu du Eskoriatzako Udalak, Txirikila elkartearen eskutik. Udako programa hau Eusko Jaurlaritzak ateratako dekretuak araututakoaren arabera diseinatu da.

Eskaintza goizeko 10:00tik 13:00etara eskaintzen da. Haurrak talde txikietan banatzen dira, gehienez 13 ume talde bakoitzeko. Herriko plaza, Gernika plaza, Santa Marina plaza, Luis Ezeiza eta bolatokia izango dira elkartzeko guneak eta talde bakoitzak egunero bertan batu eta jasoko ditu haurrak.

Haurrek motxila batekin etorri behar dute, bertan margoak, musukoa, ura eta hamarretakoa ekarri behar baitituzte egunero. Begiraleek, berriz, gel hidroalkoholikoa eta desinfektantea eramango dute haurrekin erabiltzeko.

Aire librean izango dira ekintza denak dekretuaren gomendioari jarraituz, eta 2 metro tartea mantendu ezin den ekintzetan haurrek musukoak jantzita izan beharko dituzte. Antolakuntzak haurrei musuko bana banatu die.

Udalak, prebentzioko eta COVID-19 kasu positibo baten aurrean jarduteko protokoloa, segurtasun eta higiene neurriak betetzeko arautegia eta jarduerak egoerara egokitzeko plana diseinatu ditu eta guzti horren berri parte hartzaileen gurasoei jakinarazi die.

Hona hemen protokoloak eta segurtasun neurriak.

Talde bakoitzaren jardura taulak hemen kontsultatu daitezke.