Apirileko ez ohiko bilkura

2014 / 04 / 04
  • Eguna: Apirilak 1o (osteguna)
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Alkatearen adierazpenak.
  2. Zarimutzeko auzo alkate kargua onartzea.
  3. 2013ko aurrekontuaren likidazioa: aurrekontu egonkortasunari eta finantza iraunkortasunari buruzko txostenen berri jasotzea.
  4. Deialdiko gai zerrendan hainbat gai sartzea berrestea.
  5. Debagoieneko Mankomunitateko hainbat organoetarako udal ordezkariak izendatzeko proposamena.
  6. Kultura batzorde informatzailerako eta gizarte zerbitzuetako batzorde informatzailerako kideak eta Leintz Udal Euskaltegia mankomunitaterako ordezko udal ordezkaria izendatzeko proposamena.
  7. Udal erroldako datuak egiaztatzeko Bidegirekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena.
  8. Eskoriatzako udalerriko irabazi asmorik gabeko kultur elkarteei eta taldeei 2014an egiteko ekintzetarako kultur arloko diru laguntzak emateko oinarriak onartzea.
  9. 2013-2015 diru laguntzen plan estrategikoa eguneratzea.
  10. Gaztañadui 27 eta 29 helbideko udal lokalak alokatzeko udalbatzarrak hartutako erabakia aldatzeko proposamena.
  11. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Fepartamenduaren eta Eskoriatzako Udalaren artean elkarri informazioa emateko lankidetza hitzarmena sinatzea.
  12. Axtroki merkartari elkartearekin hitzarmena sinatzea Axtroki izeneko tokiko moneta sistema ezartzeko.
  13. Ezcurra esko s.a. enpresak abala itzultzeko egindako eskaera.
  14. Etorkinen eragin handiena duten udaletako gizarte zerbitzuetarako Eudelek denbora errealean eta telefono bidez egiteko duen itzulpen eta interpretazio zerbitzu ez-presentzialera atxikitzea Eskoriatzako Udala.
  15. Onartutako eskubideei baja ematea.
  16. Eskoriatzan kirol zerbitzua emateko kontratazioa: baldintza agiria onartzea eta kontratazio espedientea hastea.
  17. Olazar jubilatu etxeko taberna-areto zerbitzua ustiatzeko eskubidearen esleipen kontratua luzatzea.
  18. Ezker Anitzaren eskariz aurkeztutako mozioa erregistro zibilaren pribatizazioaz.
  19. Udal talde sozialistak aurkeztutako mozioa Euskadiko Udal Legeari bultzada bat eman eta onartzeari buruz.
  20. Eskoriatza Garbiaren eskariz aurkeztutako mozioa “2014ko otsailaren 23an egindako herri kontsultaren emaitza baliozkotzat jo eta atez ateko bilketaren ezarpena gelditzeari” buruzkoa.
  21. Udal talde sozialistaren mozioa Espainiako Gobernuari Toledoko Itunera itzultzeko eta gizarte segurantzaren pentsio sistemaren iraunkortasun faktorea eta errebalorizazio indizea erregulatzeko 23/2013 Legea arbuiatzeko eskatzeko.
  22. Bilduk aurkeztutako mozioa: “Euskal Herritarrak gara eta ozenki adierazi nahi dugu”.