Terrazak zabaltzeko erraztasunak emango ditu Udalak

2020 / 05 / 09

Deseskalatze-planaren 1. fase honetan, ostalaritzako lokaletako terrazak berriz ireki ahal izango dira neurri jakin batzuekin, hala nola:

  • Gehienez % 50eko okupazioa
  • Mahaien artean gutxienez bi metroko distantzia
  • Bezero-talde bakoitzeko gehienez hamar pertsona
  • Bezero baten eta bestearen arteko mahaiak desinfektatzea
  • Erabilera komuneko kartak, serbiletak eta zotzen-edukiontziak debekatzea.

Eskoriatzan

Eskoriatzako Udalak proposamen bat egin du gaur egun terraza bat jartzeko baimena duten ostalaritza zerbitzuentzako, hain zuzen ere espazioa handitu ahal izan dezaten, eta salbuespen gisa, gainera, gaur egun terrazarik ez duten baina jarri nahi duten negozio guztiek dagokion eskaera egin ahal izango dute. Eskaera horiei, gainera, ahalik eta azkarren erantzungo zaie.

Terrazak handitu edo berriak ezarri ahal izateko baldintza batzuk bete beharko dira, adibidez: segurtasun-baliabideak eta -distantziak, oinezkoen ibilbideak eta irisgarritasuna, toldoak, eguzkitakoak eta gainerako elementuen kokapena, eta eguna bukatzean horiek guztiak jasotzea.

Terrazak irekitzeko neurri orokorrak 1. fase honetan

Higiene-neurriei dagokienez, mahaiak, aulkiak eta bezero baten eta bestearen arteko harremanetarako gainazal oro garbitu eta desinfektzeko betebeharra ezartzen du aginduak. Gainera, erabilera bakarreko mantelak erabiltzea lehenetsiko da, eta establezimenduaren sarreran gel hidroalkoholikoak jarri beharko dira bezeroek eskuak garbitu ditzaten.

Ordainketa moduei dagokienez, Osasun Sailak txartel bidezko edo kontaktu fisikorik ez duten beste bitarteko batzuen bidezko ordainketa sustatzeko eskatu du, ahal den neurrian eskudirua saihestuz. Erabilera bakoitzaren ondoren, datafonoa eta saltokiko terminala garbitu eta desinfektatu egin beharko dira, erabiltzen duen langilea beti berbera ez bada.

Era berean, eskatu du, erabilera komuneko kartak saihestea eta gailu elektronikoekin, arbelekin edo kartelekin ordezkatzea, baita autozerbitzuko produktuak kentzea ere, hala nola ezpain-zapiak, palilleroak, oliontziak eta antzekoak, eta erabili eta botatzeko monodosiekin ordezkatzea.

Baxerari, mahai-tresneriari eta zerbitzuko beste elementu osagarri batzuei dagokienez, Osasun Sailak esparru itxietan biltegiratzeko agindu du, eta, ezin bada, “bezeroen eta langileen paseo-lekuetatik urrun”.

Komunean aldiko bezero bat egongo da gehienez, laguntza behar duten pertsonen kasuan izan ezik; horiek laguntzaile bat izan ahalko dute. Komunak gutxienez egunean sei aldiz garbitu eta desinfektatu beharko dira.

Gobierno Vasco: Protocolo de seguridad higiénico – sanitaria para el sector de la restauración (PDF)

Boletín Oficial del Estado. Orden ministerial sobre servicios de hostelería y restauración