Berbalaguna: hartu, eman, eragin… euskaraz

2017ko irailak 27

BERBALAGUNAk euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.  Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko eta ingurune euskalduna sortzeko lagungarria da Berbalagunetan parte hartzea. Egitasmoan parte-hartzen dutenen esanetan, lotsak eta urduritasunak gutxi irauten du eta ondo pasatzeko aukera egoten da, gainera doan da.

Astean behin ordubetez parte-hartzeko konpromisoa hartzen da. Bakoitzak nahi duen egun eta ordutegia aukeratuz, eta ahal dela norberaren gustoko ekintzak eginez: paseoan joatea, pintxopotean, gurasoak eta haurrak parkean egotea, kirola, egoitza…

Hemen egitasmoari buruz Goiena prestatzen ari den dokumental bati buruzko aurrerapena, eskoriatzarrak ere agertzen dira bertan:

Izena emateko nahiz informazioa jasotzeko:

Mintzanet

Berbalagunak aurrez aurre elkartzen dira, baina euskara on line praktikatzeko aukera ere badago, bideokonferentzia bitartez gauzatzen da, astean ordu erdiz eta munduko edozein puntatan egon daiteke mintzalaguna. Kasu honetan ez da taldeka gauzatzen, bi pertsonaren arteko elkarrizketa zuzena izan ohi da. Informazio guztia hemen: www.mintzanet.net