Emakumeen Eguneko ekintzetan parte-hartzeko deia

2017 / 03 / 06

Martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egiten du Eskoriatzako Udalak eta otsailaren 21ean egindako osoko bilkuran hartutako Adierazpen Instituzionala horren adibideetako bat da.

Horrez gainera, martxoaren 8an arratsaldeko 18:30ean emakumeen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo da herriko plazan, Amuska Emakume taldeak deituta, eta horrekin ere bat egiten du Udal honek eta herritar guztiei dei egiten die bertan partze-hartzeko.

Azkenik, martxoan zehar emakume eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzeko eta ospatzeko egingo diren ekintzak asko dira eta horien berri eskoriatzakoagenda.eus webgunean kontsultatu daiteke.