EUSKARALDIAn parte-hartzeko hainbat aukera

2018 / 02 / 19

Joan den ostiralean Kike Amonarrizek emandako aktibazio hitzaldiarekin eman zitzaion hasiera Eskoriatzan Euskaraldiari eta hitzaldian bertan azaldu zen aurrerantzean, parte-hartzeko 3 modu egongo direla:

  1. Batzorde edo talde motorrean parte-hartzea. Azaroaren 23a bitarte Euskaraldia ondo antolatzeko prozesuaren diseinu eta garapenean parte-hartzea.
  2. Ekimenaren baitan laguntza puntuala ematea.
  3. Ekimenari buruzko informazio zuzena jasotzea.

Izena eman nahi duenak, formularioa bete beharko du.