Euskararen egunerako egitaraua prest

2017 / 11 / 24

Aurten ere hainbat eragile eta udalaren artean prestatu da euskararen eguna ospatzeko egitaraua, 3 eguneko egitarau zabala. Ospakizunak ostiralean hasiko dira haurrentzako ekintzakin.

Iaz egin zen moduan plazan karpa ipiniko da eta bertan Kantu bazkaria egingo da abenduaren 2an. Gainera euskarazko hitzik politenak jasoko dira, eta hitz horiek erabilita Santa Marina plazako kioskoan murala egingo da aurrerago. Eguerdi partean taloa jateko eta euskal dantzak egiteko aukera egongo da eta ilunkadan Orkestra elektrotxarangak herriko kaleak girotuko ditu.

Igandean Eskoriatzan ditugun altxorrak ezagutzeko bisita gidatua egingo da eta arratsaldean antzerki emanaldia egongo da Zaldibarren, 2016an poltsikoko antzerki sorkuntzarako lehen saria irabazitako Nomofobikak lanarekin. Antzerkirako sarrerak aldez aurretik kiroldegian erosi daitezke.

Kantu bazkaria – PILOTALEKUAN izango da

Plazako karpan egitekoa bazen ere, azkenean pilotalekuan egingo da bazkaria

“Zuk ekarri, zuk jan” formatuan izango da, baina salda beroa eta txistorra eskainiko dira.
Bazkalosteko kantu liburua, salda eta txistorra hartzeko 3 euroan tikeak atera dira, Hotela tabernan eta Goxo Txikin salgai daudenak.

Mahai-erreserba egin daiteke:

  • Kultur etxean (943 71 46 88)
  • 636 78 59 71 (whatsaap-ez)

Erlazionatutako beste albiste bat