Gabonetako apaingarrien lehiaketa

2020ko azaroak 09

Eskoriatzako Udalak gehien bat birziklatutako materialekin egindako gabonetako apaingarrien lehiaketa antolatu du, eta horrekin jendea gonbidatu nahi du Gabon jaiez modu arduratsuan, parte-hartzailean eta ingurumena errespetatuz gozatzera.

Lehiaketa honen helburua da gehien bat botatzeko diren hondakinak erabilita, horiei erabilpen berri bat emanda, Gabonetako apaingarriak egitea, bai leihoetarako eta balkoietarako, bai eskapetarako edo espazio publikoetarako.

Kontzientzia hartzea nahi da egunero sortzen dugun hondakin kopuruaz eta horrek sortzen duen ingurumen arazoaz, eta horrekin batera, beharrezko ez diren kontsumoak saihesteak duen balioaz jabetzea eta ohiko apaingarriak erabili beharrean egon daitezkeen alternatibak bilatzea.

Establezimedu, erakusleihoa, balkoia, eskapea, eskapeko atea, lorategia, espazio publikoa, auzoa edo antzekoa apainduz parte hartu nahi duten establezimendu, auzotar talde, kuadrilla, talde edo norbanako guztiek parte hartu ahal izango dute. Baldintza bakarra da apaindutako espazioa kaletik ikusi ahal izatea.

Komeni da espazioak abenduko zubian apaintzen hastea; auzoguneak, berriz, apaingarrien iraunkortasunaren eta ezaugarrien arabera apaintzea gomendatzen da, betiere, abenduaren 18an ahalik eta kalitate onena mantentzeari begira.

SARIAK

Sariak bonotan emango dira, Eskoriatza Bizirik kanpainari atxikitako establezimenduetan gastatzeko.

  • 100 euro establezimendu onenari.
  • 200 euro auzogune onenari.
  • 100 euro balkoi edo leiho onenari.
  • 100 euro eskape onenari.
  • 30 euroko 10 sari banatuko dira parte hartzaileen artean

 Lehiaketaren oinarriak