Gure txaloak zuretzat ekimena

2020ko maiatzak 20

Gaztematika, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek lurraldeko haur, nerabe eta gazteen sustapenerako sareak, GURE TXALOAK ZURETZAT!!! ekimena antolatu du.
Ekimen honen bitartez, haur, nerabe eta gazteei egin duten, eta egiten ari diren ahaleginaren errekonizimendu bat egin nahi da. Ordu asko ematen dituzte etxean, eta gaur gaurkoz oraindik ordubete irteteko aukera bakarrik dutela ezin da ahaztu.

Horregatik, Gure txaloak zuretzat.ekimenaren bitartez alarma egoeran haurren, nerabeen eta gazteen bizipen onak erakusgai jarri nahi dira irudi zein testu bidez (argazki, collage-a, historia laburra, etab).

Ekimen hau maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik. Parte-hartzaileak hiru adin-tartetan banatuko dira eta, epe hori amaitzean, sari bat (90 euroko kultura bonoa) banatuko da horietako bakoitzean, zozketa bidez.

Adin-tarteak hauek izango dira:

  • 11 urte artekoak
  • 12-17 urte
  • 18-25 urte bitartekoak

Parte hartzeko, bete hemen dagoen  formularioa. Oso erraza da. Erakutsi nahi duzun  hori  partekatzeko, argazki bat atera behar diozu zure lanari (argazkia denean salbu).

Ondoren, sare sozialetan partekatuko dira #gazteakIrteten traola erabiliz

Artxiboak, gehienez ere, 5 MB izan beharko ditu.
Hona hemen izena emateko link-a eta baldintzak.
Parte hartzeko informazioa