Indarkeriaren aurkako Udal Protokoloaren aurkezpena

2015 / 03 / 03

indarkeriarikez

“Genero indarkeriaren edota sexu erasoen biktima izandako emakume eta neska-mutikoei harrera egiteko eta koordinatzeko Udal protokoloaren” aurrerapena iazko azaroan aurkeztu zen eta jendaurrean jarri zen iradokizunak eta ekarpenak egiteko.

Orain, liburuxka egin da, aste honetan argitaratuko dena eta herritar guztiek eskuratu ahal izango dutena. Protokoloa Gizarte Zerbitzuek landu dute Clara Campoamor elkarteko teknikariekin batera, eta herriko elkarte eta erakundeen zein beste Udal arlo batzuen ekarpenak ere jasotzen ditu.

PROTOKOLOA kultur etxean aurkeztuko da martxoaren 5ean, osteguna, arratsaldeko 6etan; eta bertan, Clara Campoamor elkartekoek protokoloaren nondik norakoak azalduko dituzte. Emakumeen aurkako indarkeriarekin betiko bukatzea guztion erantzukizuna delako, Gizarte Zerbitzuek bertara gonbidatu nahi dituzte herritarrak, erakundeak eta elkarteak.