Kiroldegian dauden garajeak errentan esleitzeko prozesua.

2020 / 11 / 17

Eskoriatzako udalak kiroldegian dauden 18 garaje plaza alokatuko ditu.

Kontratuaren iraupena

Kontratuak bost urteko iraupena izango du.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera orria
  • NANaren fotokopia, eskatzailea pertsona fisikoa denean.
  • Enpresaria pertsona juridikoa denean, Erregistroan behar bezala inskribatutako eratze eskrituraren fotokopia.
  • Eskatzailea Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Testu Bategineko 60. artikuluan jasotako kasuetan ez dagoela dioen zinpeko aitorpena.
  • Ibilgailua duela justifikatzeko, ibilgailuaren dokumentazioaren fotokopia.
  • Zinpeko aitorpena, bertan eskatzaileak adierazi behar du zenbat garaje plaza dituen eskariak egiteko epea bukatzen den unean edo, hala bada, garajeren bat erabiltzen ote duen (errentan hartuta, doan utzita…).

Esleipendunek bete beharreko baldintza zehatzak

  • Eskaerak aurkezteko epe amaieran 18 urte beteta izatea.
  • Eskoriatzan erroldatuta egotea.
  • Errentaria turista-mailako ibilgailu baten jabe izan beharko da.
  • Trakzio mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergan subjektu pasiboa izatea Eskoriatzako udalerrian.
  • Udalari ordaindu beharreko zergak kitatuta edukitzea.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko azaroren 27a arte  da.

Eskaerak aurkezteko lekua:

Eskoriatzako udala.

  • Ordutegia:  9:00-14:30
  • Telefonoa: 943 71 44 07
  • WhatsAppa: 650 49 51 65

Esleipenaren baldintzak

Eskaera orria