Korporazioak eta udal langileek lanean jarraitzen dute

2020ko apirilak 28

Teknologia berriei esker, krisia hasi zenetik aktibo mantentzen dira Udaleko administrazio eta kudeaketa-zerbitzu guztiak,  ez aurrez aurre, baina bai telefonoz eta telematikoki.

Zerbitzuak ematen jarraitu ahal izateko bulegoetako langile guztiak telelanean ari dira, eta beren etxeetatik telefono korporatibora eta kudeaketarako sare informatikora sarbide iraunkorra dute. Hala sail guztiak indarrean mantentzen ditugu: gizarte zerbitzuak, hirigintza, diru-bilketa, idazkaritza, erregistroa, errolda, kultura, euskara, liburutegia, ingurumena eta abar.

Gainera, herritarrei zerbitzu ona ematen jarraitzeko, bilera telematikoak egiten dira sailen arteko koordinazioa errazteko eta batzordeak nahiz osoko bilkurak egiteko.

Edozein gestio egiteko, herritarrek telematikoki, emailez edo  telefonoz jo dezakete udalera, honako bide hauen bidez:

Herritarrei arreta emateko telefonoa: 943 71 44 07 (astelehenetik ostiralera 9:00 – 14: 30)

Beste telefono batzuk

  • Gizarte zerbitzuak: 943 71 31 36
  • Udaltzaingoa:    943 71 45 32
  • Hirigintza eta obrak:  626 716 944
  • Zergabilketa:  727 709 615
  • Kultura, euskara eta gazteria:  943 71 46 88
  • Kiroldegia: 943 71 53 28
  • Ibarraundi museoa: 943 71 54 53
  • Liburutegia: 943 71 31 35

WhatsApp

  • Udalaren harreta zerbitzua: 650 435 165
  • Kultura, euskara eta gazteria:  650 49 51 66
  • Kirolak: 673 68 56 03
  • Liburutegia:  674 111 955

Posta elektronikoa

Telematikoki

Herritarren ataria: atari hau da Udalarekin on-line tramite gehienak egiteko ataria, bertan diru laguntzak nahiz obra litzentziak, hirigintza kontsultak, mota guztietako eskaerak, kexak edo iradokizunak tramitatu daitezke.  Zerbitzu telematikoak erabiltzeko beharrezkoa da identifikazio digitala izatea, adibidez B@KQ-a. Salbuespenezko egoera honetan B@KQ-a emailez eskatu daiteke.

Hemen informazioa zerbitzu telematikoei buruz