Olentzeroren etxearen inaugurazioarekin irekiko da Gabonetako egitaraua

2020 / 12 / 10

Abenduaren 14an irekiko da Ibarraundi museoan Olentzeroren etxea,  eta bertan Olentzero, Mari Domingi, Tartalo, Basajaun, Mari… eta euskal mitologiako hainbat pertsonaia ikusi ahal izango ditugu.

Bisitak

Olentzeroren etxea ikusi ahal izateko, eta segurtasun neurriak tarteko, gehienez 6 pertsonako taldeak osatuko dira eta talde bakoitzak 15 minutuko tartea izango du erakusketa ikusteko. Hauek dira bisitak egiteko egunak eta orduak:

  • Abenduak 14 – 18: 15:00-19:00
  • Abenduak 19 – 23: 10:00-13:00 eta 15:00-19:00

Hitzordua hartzea ezinbestekoa da eta horretarako bide hauetakoren bat erabili honako datuak eman beharko dira: izen-abizenak eta pertsona kopurua.

Bestelako egitaraua

Datorren astean, abenduaren 14 eta 17an hain zuzen, Literatura Solasaldiak egingo dira. 14an Kattalin Minerren “Moio” liburua izango da aztergai eta 17an, berriz, Junot Díazen “Así es como la pierdes”. Parte-hartu nahi duenek, informazio gehiago liburutegian eskuratu ahal izango dute.

Ostiralean, abenduaren 18an, “El Drogas” dokumentala ikusi ahal izango da Zaldibar antzokian arratsaldeko 19:00etan.  Natxo Leuza zuzendari nafarraren opera prima den dokumental honek gaztelaniazko rock & rollaren historiako pertsonaia garrantzitsuenetakoa izan den Enrique Villarreal “El Drogas” sakonago ezagutzeko aukera paregabea eskainiko digu.

Dokumentala ikusi nahi dutenek gonbidapena eska dezakete WhatsApp-ez (650 49 51 66). Banatu ez diren gonbidapenak lehiatilan jarriko dira salgai, dokumentala hasi baino ordu erdi lehenago.

Abenduaren 19an, larunbata, Musika Eskolako bandak Gabonetako kontzertua  eskainiko du kiroldegian, 19:30ean. Kiroldegirako ere gonbidapenak eskatu behar dira, baina kasu honetan musika eskolan bertan edo telefono honetara deituta: 943 71 49 95

Abenduaren 22an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Zaldibar antzokian iparraldetik zuzenean etorritako Pauline & Juliette musikari gazteek musika emanaldi goxoa eskainiko dute. Euskal Herriko plazetan benetako kulturen nahasketa den musika emanaldietan ezagun egin diren bi artistek VELOMA lan berria aurkeztuko dute. Emanaldia ikusteko gonbidapena eska daiteke WhatsApp-ez (650 49 51 66). Banatu ez diren gonbidapenak lehiatilan jarriko dira salgai, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.

Larunbatean, abenduak 26, Xabier Leteren heriotzaren 10. urteurrena gogoratzeko emanaldia eskainiko du Jon Sarasuak. Leteren ibilbidearen interpretazio pertsonal bat taularatuko du, Leteren kantagintza laburbiltzen duten 12 kanta interpretatuz.  Hitza eta kantua nahastuko ditu, gitarra eta pianoarekin jantzita. Zaldibar antzokian izango da, 19:00etan hasita. Emanaldia ikusteko gonbidapena eska daiteke WhatsApp-ez (650 49 51 66). Banatu ez diren gonbidapenak lehiatilan jarriko dira salgai, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.

Abenduaren 28an, familia ikuskizuna eskainiko TOR Magoak, Zaldibar antzokian 18:30ean. Gonbidapenak kiroldegian eskuratu daitezke, abenduaren 10etik aurrera.

Eta bukatzeko, urteberriari ongietorria emanez, urtarrilaren 3an, igandea, Oñatiko Ganbara Abesbatzak Erraiakproiektu berria aurkeztuko du Manuel Muñoz kiroldegian, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Erraiak haizuloetatik datorren garrasia da. Entzun, sentitu eta abesten  duguna. Oihartzun hori dakar programa honekin Oñatiko Ganbara  abesbatzak. A capellako obrak nagusitzen dira eta antzinako musikatik hasi eta gaur  arteko autore eta musika mota desberdinak izango ditugu.

Abesbatzaren emanaldia ikusteko gonbidapena eska daiteke WhatsApp-ez (650 49 51 66). Banatu ez diren gonbidapenak lehiatilan jarriko dira salgai, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.

 

Umeentzako

Goian aipatutako Tor Magoaren emanaldiaz gainera, etxeko txikienentzako tailer 2 antolatu dira: Magia tailerra (TOR magoarekin),  eta buruarinen tailerra.

Gainera, urtarrilaren 4 eta 5ean Ludotekan, goizez, hainbat jolas egiteko aukera izango dute.

 

Denon onerako neurriak